Kutxa eta sekretua
5,00 €
Iván Gómez Gutiérrez – EAS EZE 2024 #8
BERTSIO INPRIMATUA
24 orrialdeko argitalpena
Bitaminek, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
EAS EZE 2024 #8 – Iván Gómez Gutiérrez
Aurten, Iván Gómez Gutiérrezen proiektua hautatu da: Kutxa eta sekretua. Proiektu hori ikus-entzunezko proposamen bat da, eta zaintzaren eta kontserbazioaren kontzeptuen arteko harremanak aztertzen ditu, Gordailua Gipuzkoako Ondasun Higigarrien Ondare Bildumen Zentroaren instalazioak eta edukiak oinarritzat hartuta.
Harekin batera datozen ikus-entzunezkoaren eta kontakizunaren bidez, Ivánek hausnarketa antropologiko bat egiten du, hizkera poetikoa erabiliz, eta gure harremanak eta gure ingurunearekin eta horko pertsonekin sortzen ditugun loturak zalantzan jartzera eramaten gaitu. Denboran luze iraun behar duenarekiko kezka erakusten du obrak, eta, ondorioz, zaintzea, artatzea eta tokia egitea (fisikoki edo emozionalki) merezi duenarekiko kezka.
Artistak berak idatzitako saiakera honetan, testu-eremu hibrido bat aurkitzen dugu: literaturak eta ikusizko arteek pieza bakarrean bat egiten dute. Prozesu artistikoaren zati gisa txertatzen da bitarteko hori proiektuan, eta aribideko haren ikerketaren eta ibilbide
oparoaren atal bat ixten du.
Balio handiko ekarpenak egin dizkiote argitalpenari Diana Wechslerrek, BIENALSUR/MUNTREFen zuzendari artistikoak, eta Gabriela Siracusanok, MATERIA zentroaren zuzendariak (IIAC- UNTREF). Bere testuan, Begiradak ukitzen duena, Wechslerrek Ivánen laneko irudiaren, soinuaren eta oroimenaren arteko konexioetan sakontzen du. Begirada ez dago testuinguru historiko eta harremanezkoetatik salbuetsita. Wechslerrek begiradaren eta ondarezko objektuen arteko interakzioa nabarmentzen du, eta zalantzan jartzen ditu gordetzen dugunaren eta ahaztu nahi dugunaren esanahiak. Bestalde, Objektuak bizitzara itzultzea testuan, objektuek materiala eta immateriala uztartzeko duten gaitasuna aztertzen du Siracusanok, baita denboraren joanak haien esanahia eta haiekiko gure harremana nola eraldatzen duen ere. Gabrielak nabarmentzen du, bizigabeak izanik, objektuak bizitzara itzul daitezkeela, eta iradokitzen du begirada eta kontakizun berrien bidez erredentzioa jasotzea espero dutela.
Nola edo hala, bi kontakizunek ikuspegi semiologikotik hausnartzen dute begiradari buruz: Dianak iraganera jotzen du, eta Gabrielak, berriz, etorkizunera.
EGILEA
Arte Ederretan lizentziatua (UB), Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra burutu zuen (UPV/ EHU) eta Arte Garaikideko Kuraduriarako Kritika eta Profesionalizazio ikastaroak burutu ditu NODE zentroan (Berlin). Gaur egun bere ekoizpen artistikoa UPV/EHUko Ikerketa Artistikoetako Doktoregoko ikasketekin uztartzen du. Hainbat komisariotza eta bitartekaritza egin ditu testuinguru ezberdinetan, hala nola Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao, ARCO-Lisboa Azoka, Rekalde Aretoa edo Arteleku.
Bilboko Obrador Kultur Elkarteko presidentea da, zeinetan, beste bi kiderekin batera, elkarteko urteko erakusketa programazioaren komisariotzaz arduratzen den.
Bere lana Centre d ‘Art La Capella, MAMM (Medellin), Koldo Mitxelena, Museo Vostell Malpartida eta La Casa Encendidan ikusi ahal izan da eta Hamaca edo Pi-Fernandino bezalako bildumetan dago.
Argitaratzailea: Bitamine Kultur Elkartea. www.bitamine.net
Argitalpenaren koordinazioa: Helga Massetani Piemonte
Diseinua: Silvia Yruela Lacuesta eta Sergio Pérez
Maketazioa: Sergio Pérez
Argazkiak: Iván Gómez Gutiérrez
Testuak: Gómez Gutiérrez, Iván
Siracusano, Gabriela
Wechsler, Diana
Zuzenketak: Naiara Herrera Ruiz de Eguino
Itzulpenak: Belen Pikabea Loinaz
ISBN 978-84-09-67155-7
Lege-gordailua: LG D 00945-2024
Euskadi 2024