80 in stock
Pentsamendu magikoaren basoa. Nola eraikitzen dira sorginak?
5,00 €
80 in stock
Carmen B. Mikelarena – BAR 2025 #12
BERTSIO INPRIMATUA
56 orrialdeko argitalpena
BAR 2025 #12 – Carmen B. Mikelarena
2012az geroztik, laguntza- eta egonaldi-programen planaren barruan, Bitaminek artista bat hautatzeko prozesu baten deialdia egiten du urtero, arte-ikerketarako eta -ekoizketarako proiektu bat garatzearren eta exekutatzearren. Hona hemen programaren interesa: marjinetan eta marjinetatik lortzen diren ikuspuntu desberdinen inguruko hausnarketa eta integrazioa sustatzen dituen emaitza sortzea.
Programa honen bidez, ikerketa eta arte-proiektuen ekoizpena sustatu nahi da, beti ere marjinak gaitzat jota. Horretarako, artisten mugikortasuna eta proiektuen garapena bultzatu nahi da, egonaldian zehar egindako ikerketaren emaitzak laburbiltzen dituen argitalpen honen ondarea bereziki aztertuta.
–
Sorgina izatea, askotan, arauz kanpoko emakumea izatea izan zen: petrikiloa, emagina, alarguna, bakartia, gizonezkoen autoritatetik at zegoen jakintza baten jabea. Mitoaren eta heresiaren arteko mugan, ahozko tradizioaren eta inkisizio-errepresioaren artean, sua, isiltasuna eta hondakinak justifikatzen zituen etsaia fabrikatu zen. Hala, “sorgin” hitza susmoz eta indarkeriaz betetako etiketa bihurtu zen, baina baita ispilu ere, non emakumeen autonomia onartzen ez zuen gizarte baten beldurrak proiektatu baitziren.
Carmen B. Mikelarenaren ikerketa historiaz eta oihartzun sinbolikoz betetako lurralde horretatik abiatzen da, galdetzeko ez bakarrik nola eraiki zen sorginaren figura, baita zer adierazten duen prozesu horrek gure kulturari buruz. Pentsamendu magikoa, iraganekoa bakarrik izan beharrean, gaur egun era ezberdinetan agertzen da: erritualetan, pseudoterapietan, horoskopoetan edo zentzumenaren giza beharrarekin elkarrizketan dauden praktika espiritual garaikideetan.
Bitaminetik, hizkuntzak, memoriak eta mugak bat egiten duten eremu geografiko eta kultural honetan, proiektu honek bere leku naturala aurkitzen du. Izan ere, sorgin bat nola eraikitzen den ikertzea bazterketa-mekanismoetan eta emakumeak zeharkatzen dituzten erresistentzia-estrategietan arakatzea ere bada, atzo eta gaur. Eta izendatzea ―Izena duen guztia bada― existiaraztea delako: pentsamendu magikoaren baso honek ahotsa eta gorputza itzultzen die isiltasunera murriztu zirenei.
Helga Massetani Piemonte
EGILEA
Carmen B. Mikelarena madrildar artista gaztea da. Komikia, ilustrazioa, ehungintza, pintura eta zeramika lantzen ditu. Hainbat sari eta beka jaso ditu, hala nola Laboral Kutxa Saria (2021), Comic Art Europe beka (2022), Carlos Giménez bigarren saria (Hierba Aplastada), Etileno komikia (Injuve sorkuntzarako laguntzak), Barcelona 2024 Komikia beka eta, aurten, FANZIMAD saria (“¡Al Congelador!!!!”).
Hizkuntzak: Euskera / Gaztelania
Argitaratzailea: Bitamine Kultur Elkartea
Argitalpen-zuzendaritza: Helga Massetani Piemonte
Egilea: Carmen B. Mikelarena
Itzulpenak: Belen Pikabea
Diseinua eta maketazioa: Estudio Moriskette
ISBN 978-84-09-77372-5
Lege Gordailua: LG D 01024-2025
Gipuzkoa, Euskadi
2025