BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

15,00 

BERTSIO INPRIMATUA

Azal gogorreko argitalpena, 72 orrikoa.

Euskarazko/gaztelaniazko bertsioa

Comparte

“Ezinezkoa da ibai berean bi aldiz bainatzea”. Esaldi ospetsu hori, zeina agian akatsez Heraklito filosofo greziarrari egotzi ohi baitzaio, bikaina da Bidasoa ibaiaren inguruan hausnarketa egiteko. Mugako ibaia izanik, Antzinarotik historiako askotariko gertakizunak ikusteko, ibaiertzetan hizkuntza desberdinak entzuteko, ospakizun ederrei eta zorigaizto ikaragarriei aterpe emateko, eta denboraren joatearen lekuko mutu izateko aukera izan du. Bidasoa ibaia da liburu honen protagonista, biztanleen hitzek suspertuta.

2019an, Helga Massetani Piemontek (Bitamine) eta María José Noain Maurak (Los Viajes de Aspasia) Irungo Udalaren Ribera beka jaso zuten, garai hartan “Bidasoaren kartografia emozionala” zeritzon proiektu bat garatze aldera. Aldez aurretik, kartografia artistikoaren inguruko lan bat osatu zen; horren ondoren, antropologia-ikerketa batek hartu zuen lekukoa,  non, inkesten eta talde-elkarrizketen bidez, ibaiertzeko biztanleek Bidasoa ibaiari buruz duten pertzepzio emozionala jaso baitzen. Hala, ibaiaren oroimenaren kontzeptu- eta arte-mapa bat sortu zen.

Geroago, 2021ean, proiektuari berrekin zitzaion, eta dimentsio berri bat eman zitzaion. Emaitza “Bidasoaren atlas emozionala” izan zen. Orduan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Olatuak diru-laguntzari eta Irungo Udalaren sorkuntzarako laguntzari esker, ikerketa artista-liburu bihurtu zen: literaturari eta historiari buruzko hamar koadernoko edizioa, Elena Odriozolak ilustratua, eta bertan, ikerketa-fasean biztanleek gehien aipatutako gaiak biltzen ziren.

Hamar koaderno horiek erakusketa bat osatzeko balio izan zuten hamar modulu bihurtu ziren. Moduluon erakusketa 2023an Irungo Oiasso Erromatar Museoan aurkeztu zen, izenburu berarekin. Erakusketa-eremu bakoitzak informazio-helburua bazuen ere, oroitzapenak ekarri, emozioak astindu, eta izan ginena, garena eta izan nahi duguna berreskuratzeko helburua zuen arte-instalazio gisa funtzionatu zuen.

Orain, Atlasaren bigarren edizioa duzu esku artean, non hamar koadernoak argitalpen bakar batean bildu baitira. Bidasoa ibaiaren uretan zeharreko bidaia honekin gozatuko duzulakoan gaude.

Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
ISBN: 978-84-09-61506-3
Lehenengo edizioa 2022
Bigarren edizioa 2024

Bibliografia

Aldizkari Zientifikoen Ataria – Ausart 10.
Massetani Piemonte, Helga. 2022. «Bidasoako Atlas Emozionala». AusArt 10 (2).