Ibai baten ahozko partitura

5,00 

Laura Sam- BAR 2024 #11

BERTSIO INPRIMATUA

52 orrialdeko argitalpena

Comparte

BAR 2024 #11 – Laura Sam

2012az geroztik, laguntza- eta egonaldi-programen planaren barruan, Bitaminek artista bat hautatzeko prozesu baten deialdia egiten du urtero, arte-ikerketarako eta -ekoizketarako proiektu bat garatzearren eta exekutatzearren. Hona hemen programaren interesa: marjinetan eta marjinetatik lortzen diren ikuspuntu desberdinen inguruko hausnarketa eta integrazioa sustatzen dituen emaitza sortzea.

Programa honen bidez, ikerketa eta arte-proiektuen ekoizpena sustatu nahi da, beti ere marjinak gaitzat jota. Horretarako, artisten mugikortasuna eta proiektuen garapena bultzatu nahi da, egonaldian zehar egindako ikerketaren emaitzak laburbiltzen dituen argitalpen honen ondarea bereziki aztertuta.

 

Garai batean, jakinduria ahoz helarazten zen belaunaldiz belaunaldi. Une horiek, ezagutza sortzeaz gain, erritu baten parte ere badira, zeremonia baten parte, etorkizuneko belaunaldiei helarazteko oroimenean tinko geratzen zen esperientzia baten parte.

Hitzak, gorputzak eta beste pertsona batzuen gorputzek elkarri eragiten diotenean —ahotsak, oroitzapenak, grinak, musikak eta keinuak—, hizkuntza berri bat sortzen da. Hizkuntza berri horrek, nolabait, zeremonia bat birsortzen du, eta zeremonia horretan askotariko ahotsek partitura berri bat sortzen dute.

Entsegu honetan, Laura Samek gure eskualdean egindako lanaren alderdirik aipagarrienak biltzen dira, baita bere ibilbidean lagundu ziotenenak ere. Orrialdeotan, erritu hura nolakoa izan zen irakurri, entzun eta imajinatu ahal izango duzue; erritu hori gure oroimenean bizi da Bidasoaren ertzetan bildutako ahozko kontakizunei esker.

Helga Massetani Piemonte

 

EGILEA

Laura Samek (1989, Murtzia) hamabi urte daramatza Bilbon bizitzen; han, Arte Ederretan lizentziatu zen 2012an. Idazketari, ahozko poesiari eta musikari lotuta dago haren lana. 

Bere testuetan, Laurak askotariko gaiak aztertzen ditu; besteak beste, kritika soziala, amatasun disidenteak, belaunaldien arteko krisiak eta betiereko kezka politikoa. Haren zuzenekoetan, bada tokia beste gai batzuetarako ere; esaterako, gizatiarrak, existentzialak eta filosofikoak, isiltasuna eta patxada tartekatuz. 

Poemátika sortu zuen, Ahozko Poesiaren eta Arte Bizien Jaialdia. Egile gisa, maiz gonbidatzen dute jaialdi, errezitaldi eta topaketa nazional eta nazioartekoetan parte hartzera. 2023an, Rock al Parque jaialdira (Bogota) gonbidatu zuten, Latinoamerikako doako jaialdi garrantzitsuenetako bat. Ahozko poeta gisa egindako ibilbidearekin batera, Laura Samek musika-arloan lan egiten du, eta, 2022an, album bat kaleratu zuen Juan Escribano (We Are Standard) musikariarekin batera, La voz en contra izenekoa, Oso Polita diskoetxearekin. Kase.O, Abraham Boba (León Benavente), Briela Ojeda, Nacho Vegas eta beste musikari batzuekin aritu da elkarlanean. Artista eszeniko gisa duen profilaz gain, zenbait erakunderekin elkarlanean ere badihardu, hala nola Bilboko Arte Ederren Museoa eta Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola), non idazketako eta ahozko adierazpeneko eskolak ematen baititu. “El poema físico” du izena  ahozko poesiako haren tailer berriak. Bi poema-liburu argitaratu ditu: Incendiaria (Arrebato Libros) eta Géiser (argitaletxea: Ya lo dijo Casimiro Parker). 

 

Hizkuntzak: Euskera / Gaztelania
Argitaratzailea: Bitamine Kultur Elkartea
Argitalpen-zuzendaritza: Helga Massetani Piemonte
Egilea: Laura Sam
Itzulpenak: Belen Pikabea
Diseinua eta maketazioa: Estudio Moriskette
ISBN 978-84-09-69505-8
Lege Gordailua: LG D 00180-2025
Gipuzkoa, Euskadi
2025

Quizás te pueda interesar esto también