ERTZETATIK – HABITAR EL MARGEN
20,00 €
Edizioa: Bitamineren XV. urteurrena (2026)
Diseinua: Estudio OPUESTO® + Bitamine
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Inprimaketa: per(r)ucho risograph-en inprimatutako risografia.
Neurria: DIN A3
Edizio mugatua: hizkuntza bakoitzeko 100 ale.
Ertzetatik · Habitar el margen
Bitamineren XV. urteurreneko kartela
Bitamineren hamabost urteko ibilbidea ospatzeko sortutako edizio berezia.
Lanaren ardatza Piotr Piotrowski arte historialariaren esaldi hau da:
«Ertzetatik, batez ere, erdigunearen akatsak ikusten dira.»
Kartela komunikazio euskarri huts gisa ulertu beharrean, pieza hau afixaren inguruko ikerketa artistiko, politiko eta editorial baten parte da. Ertzak, muga, autogestioa eta praktika kulturalen bidez komunitatea eraikitzeko moduak ditu hizpide.
Estudio OPUESTO® -k diseinatu du Bitaminerekin elkarlanean, eta bi hizkuntza-bertsiotan aurkezten da —euskaraz eta gaztelaniaz—, bakoitza berezko pieza gisa ulertuta.
Hamabost urte geroago, ertza oraindik ere elkarrekin egoteko beste modu batzuk irudikatzeko lekua da.







