mugatiko maitasuna: etorkizunaren taxonomia

5,00 

Karla Crnčević – BAR 2023 #10

BERTSIO INPRIMATUA

52 orrialdeko argitalpena + 6 karta A4 + poster 1 A3

Comparte

2012az geroztik, laguntza- eta egonaldi-programen planaren barruan, Bitaminek artista bat hautatzeko prozesu baten deialdia egiten du urtero, arte-ikerketarako eta -ekoizketarako proiektu bat garatzearren eta exekutatzearren. Hona hemen programaren interesa: marjinetan eta marjinetatik lortzen diren ikuspuntu desberdinen inguruko hausnarketa eta integrazioa sustatzen dituen emaitza sortzea.

Programa honen bidez, ikerketa eta arte-proiektuen ekoizpena sustatu nahi da, beti ere marjinak gaitzat jota. Horretarako, artisten mugikortasuna eta proiektuen garapena bultzatu nahi da, egonaldian zehar egindako ikerketaren emaitzak laburbiltzen dituen argitalpen honen ondarea bereziki aztertuta.

BAR 2023 #10 – Karla Crnčević

Aurten, Oskia Ugartek (HUARTE Arte Garaikide Zentroa), Natxo Rodríguez Arkautek (UPV-EHUko Arte Ederren Fakultatea) eta Bitamine-k osatutako epaimahaiak Karla Crnčević (1989, Jugoslavia ohia, Kroazia) artistaren lana aukeratu du BAR 2023 programaren partaide izateko.

Azkenaldiko lanen artean, Karla “marjina” eta “muga” kontzeptuak ikertzen aritu da, artxiboko dokumentuen azterketa dela medio. Haien izaera formala dela-eta, dokumentuok, datu-hautapena, inprimatu diren kokapenaren testuinguru historikoa eta lurraldearena eta beste hainbat ezaugarri (paper mota, irudiak, aztarnak, koloreak, etab.) ipuin sorta bat proposatzeko erabili dira, bai benetakoak, bai asmatutakoak, zeinak elkarrizketa jarraitua baitute gure arazo larrienak osatzen dituzten oraingo edo etorkizuneko geruzekin.

Egonaldiaren hilabeteetan zehar Karlak egindako lanak eta egonaldi osteko hausnarketak gure inguruan gertatzen dena identifikatzeko darabilgun hizkuntza eta hura testuinguru historiko-politikoaren arabera nola aldatzen doan berrikusteko aukera eskaintzen du. Izakien, ekintzen eta lurraldeen kategoriak mugatzen dituzten marjina politikoek haien definizioaren jatorriaren arabera har dezaketen izaera polisemikoa azpimarratzen dute.

Praktika artistikoetan eta prozedura teknikoetan (adibidez, herbario baten sorrera) oinarritutako prozedura metodologiko baten bidez, proposamenak landa-lanetako hainbat teknika erabiltzen ditu ikerketa egikaritzearren, hala nola  elkarrizketak, artxiboetara egindako bisitak, erlazionatutako irakurketak eta parte-hartzaile moduko behaketa. Ikerketan zehar Karlak sortzen dituen piezek ikerketa modu poetikoan baina, batez ere, nostalgikoan eta kutunean aztertzera gonbidatzen gaitu, bai eta gauzak, izakiak eta haien ekintzak sailkatzeko dugun era haztatzera ere, ideia bakoitzaren inguruko adierazpen soziokulturala aintzat hartuta.

Karlaren ibilbidearen kapitulu hau, zeinaren parte izateko zortea izan baitut, irakurleentzat nahiz bere buruarentzat bizigarria izango delakoan, argitalpen honetan zehar biltzen diren hausnarketez, testuez eta irudiez gozatzeko gonbita egiten dizuegu.

EGILEA

Dramagilea eta zinemagilea naiz. Nire lanak irudi mugimendudunekin du zerikusia gehienbat, baina ikerketak, behaketak eta irakurketak interakzioan jarduteko eta birsortzeko ezinbesteko jarduerak direla uste dut. Horiek horrela, sormen-prozesuari ekiteko, inguruko gertakarietatik ikasten dut eta haiek izendatzen ditut.

Gidoi-idazketa, zinema eta zinemaren teoria ikasi nituen. Ikasketetan zehar eta ikasketen ondoren, filmen ekoizpenaren sektorean lan egin nuen. Hala, taldean eta neure kasa lan egitearen arteko aldeak aztertzeko interesa piztu zitzaidan, bai eta lan-baldintzen garrantziaren ingurukoa ere. Filmak fabrikak edo bitxiontziak izan daitezkeela ikasi nuen.

Za K.R.U.H. (literalki, “ogiaren truke”) izeneko aktibista-sare bateko kide naiz, zeinaren helburua artearen eta kulturaren lan-baldintzak eta tarifak hobetzea baita. Halaber, sareko aldizkari batzuetan idazten dut maiz, beti ere kapitalismopeko kultura arloko lan-baldintzen inguruan.

Kino UNSEEN ekimenari lagun batzuekin ekin nion, Kroaziako hegoaldean, gerran zehar suntsitutako edo gerra ondoren pribatu bihurtutako zinema-eremuak suspertzeko asmoarekin. Zinemak ezinbesteko funtzioa izan du nire hezkuntza-garaietan, bai eremu, bai gertakari gisa. Hortaz, nabarmendu egin nahi nuen, gai desberdinak aukeratzeko eta jorratzeko arrazoi garrantzitsua baita.

Zinemaren hizkuntza desberdinekin esperimentatzea da nire grina: memoriarekin jolastea, hitzaldiak itzultzea, eta lan-munduaz eta feminismoaz arduratzea.

Bereizmen txikiko irudiak interesatzen zaizkit (desagertzen direnak), bai eta memoria kolektiboko zuloak eta hutsuneak, begirada berriak ekar ditzaketen kameraren ezusteko mugimenduak eta etorkizun berriak imajinatzeko lehen urratsak izan daitezkeen hizkuntzak asmatzea ere. Hala eta guztiz ere, solidaritatea taldeko lan parte-hartzaile ororen oinarria dela uste dut.

 

Hizkuntzak: Euskera / Gaztelania / Ingelesa
Argitaratzailea: Bitamine Kultur Elkartea
Argitalpen-zuzendaritza: Helga Massetani Piemonte
Egilea: Karla Crnčević
Itzulpenak: Itziar Larrañaga Urtizberea
Diseinua eta maketazioa: Estudio Moriskette
ISBN 978-84-09-57494-0
Lege Gordailua: LG D 00890-2023
Gipuzkoa, Euskadi
2023